John Emerich Edward Dalberg-Acton, I. Acton baroia, XIII. Groppoli markesa, Lord Acton bezala ezagunagoa (Napoli, 1834ko urtarrilaren 10a - Tegernsee, 1902ko ekainaren 19a) ingeles historialari, politikari eta idazle katolikoa izan zen.
John Acton almirante eta lehen ministro napolitarraren biloba izan zen. Katolizismoan hezi zen eta unibertsitate ikasketak egin zituen Munichen. 1859an Ingalaterrara joan eta Parlamentuan sartu zen. 1869an Viktoria erreginak Acton baroi titulua eman zion.
The Rambler egunkari katolikoaren editorea izan zen. 1895ean, historia modernoko irakasle izendatu zuten Cambridgeko Unibertsitatean.
Gai historikoei buruzko liburutegi handi bat bildu zuen, eta ikerketa historikoari ekin zion, askatasun soziopolitikoa aztertzeko tresna gisa. Eutopako foro intelektualetan denbora asko eman zuen, eta garaiko pertsonalitateekin korrespondentzia izan zuen. Ideologia liberalekoa, Irlandarako Home Rule babestu zuen. Estatu Batuetako sistema federala norbanakoen askatasunen bermetzat jo zuen, eta Estatu Batuetako Gerra Zibilean Konfederazioaren alde egin zuen, estatuen eskubideak defendatzeagatik
1887an bere esaldirik ezagunena idatzi zion gotzain anglikano bati gutun batean.
"Botereak usteltzeko joera du, eta botere absolutuak erabat usteltzen du. Gizon handiak ia beti gizon gaiztoak dira..."
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search